GOGOR ARITU GARA ENSAIATZEN, HONA HEMEN ANIMALIEN PROIEKTUAREN AZKEN ATAZA "OTSOA ETA HARTZA"
BELDAR TXIKIA
PROIEKTUAREKIN HASI GINENEAN INMAK ETA LARRAITZEK "BELDAR TXIKIA" IPUINA KONTATU ZIGUTEN. AITZAKIA POLITA IZAN DA ANIMALIA BITXI HAUEN BIZITZAZ HITZ EGITEKO ETA METAMORFOSIA ZER DEN IKASTEKO. ORAIN UMEEK EUREK KONTATZEN DIOTE IPUINA ELKARRI.
ESKERRIK ASKO INMA ETA LARRAITZ!!!
ANIMALIEN PROIEKTUA 3 URTEKOEN GELAN
ANIMALIAK EZAGUTZEN
Proiektuaren hasieran animalia ezberdinen bisita izan genuen gelan: kirikolatzak, txitoak, perikitoak, marisorgina... Haien inguruko gauzak kontatu zizkiguten gure etxekoek. Peruren amak eta amamak txitoak arrautzetatik zelan jaiotzen diren azaldu ziguten.
BASERRIKO ANIMALIAK
Ondoren baserriko animaliak aztertzen hasi ginen. Non bizi dira? Zer jaten dute? Abadiñora, Alluitz Naturara bisita egin genuenean gauza asko ikasi genituen, esaterako, ardiek ez daukatela hortzik ahoaren goiko partean.
Eskulanak ere egin genituen (taloa egin, artilea landu...), baina gehien gustatu zitzaiguna animalia artean egotea izan zen.
BASERRIKO ANIMALIEN HIZTEGIA
Baserriko animalien izenak ere ikasi genituen eta etxera eramateko hiztegia prestatu genuen gelan.
ANIMALIA ARRAROAK
Markelek gelara ekarritako ipuin batean oinarrituta, animalia berriak sortu genituen. Zaldiaren burua eta elefantearen ipurdia elkartuta.....ZALFANTEA osatu genuen. Oso dibertigarria izan zen!!!
"UNTXITXO TXURIA" IPUINA
Gelan Untxitxo Txuriaren ipuina kontatu genuen behin eta berriz. Asko gustatu zitzaigunez, txotxongiloak prestatu eta antzerkia egin genuen. Entsaio asko egin eta gero 2 urtekoen gelan egin genuen antzezpena.
ANIMALIEN ESKULANAK
Hiruhilekoan zehar animalien gaiarekin lotutako eskulanak egin ditugu material ezberdinak erabiliz. Animalien puzzleak, plastilinazko animaliak...
ANIMALIEN KANTAK
Abestea asko gustatzen zaigunez, proiektuak iraun duen bitartean animaliei buruzko kantak ere ikasi ditugu. Markelen gurasoek "Anakonda sugea" eta "Titus igela" kantuak erakutsi zizkiguten.
ANIMALIEN BIZITOKIAK EZAGUTZEN
Lierren ama gelara etorri zen itsasoko animaliei buruz hitz egitera. Berak urpekaritza egiten du eta dortoka, morena, izurdea eta olagarroaren irudiak erakutsi eta haiei buruzko hainbat informazio eman zigun (zer jaten duten, nondik jaiotzen diren...).
Animalia askoren izenak ezagutu ditugu eta baita haien bizitokiak ere. Mundua oso handia da eta leku bakoitzean animalia ezberdinak bizi dira. Guk haien bizitokiak irudikatu nahi izan ditugu. Horretarako, taldeka, lau maketa prestatu ditugu: baserria, itsasoa, Afrikako sabana eta basoa. Maketa bakoitzean bertan bizi diren animaliak kokatu ditugu.
Hauxe izan da lehenengo hiruhilekoan egindako lana. Orain oporretarako ordua da. Ondo pasa!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)