2 URTEKOEN GELA: "HAIZEA DABIL FIRIN FARAN"



Lehenengo hiruhilekoan UDAZKENA gaia landu dugu gelan.

Hainbat txango egin ditugu eskola inguruko parke eta zelaietara, udazkena bertatik bertara aztertzeko eta garaiko fruituak batzeko.



Hostoekin jolastu dugu.....



Perretxikoak batu ditugu....




Elorritxuetara ere txango polita egin dugu Haur Hezkuntzako gainontzeko lagunekin batera








Udazkeneko fruituen erakusketa antolatu dugu gelan


Udazkeneko koloreak ikasi eta eskulanetan erabili ditugu




Laster agur esan beharko diogu udazkenari eta ongi etorri neguari!

No hay comentarios: